HAURRENTZAKO JARDUERAK UDAN

 

Odietako Udalak, Iparraldeko Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean, aurtengo udarako honako hau antolatu du:

LUDOTEKA: Abuztuaren 26tik 30era arte, goizeko 10:30etatik 13:30era (3 ordu). 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Ziaurritzeko kultur gelan (Santa Catalina Kalea 10, Leuntzenea etxean) egingo da; eta euskeraz izango da.

Gehienez, 20 haur onartuko dira. Kopuru hau gaindituz gero, horretarako onartuta dagoen udal ordenantza aplikatuko da.

Izen-ematea, haur bakoitzeko, 10€-koa izango da eta Udaletxean ordaindu beharko da.

Izena emateko, Odietako Udalera deitu dezakezue 948-307258 telefonora edo posta elektronikoa bidali odieta@odieta.es helbidera.

Izena emateko azken eguna Abuztuaren 22a izango da.

Erripa (Odieta), 2019ko Abuztuaren 9a