Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Legezko Abisua

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Atari hau osorik jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dute. Espresuki debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, Odietako Udalaren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.

DATU PERTSONALEN BABESA

  1. Ez da derrigorrezkoa datu pertsonalak ematea. Datu pertsonalak eman dituen erabiltzailea izanen da datu horiek zuzenak izatearen erantzule bakarra, eta Odietako Udalak ez du inolako erantzukizunik izanen horren gainean.
  1. Erabiltzaileak harreman-galdetegiaren bitartez ematen dituen datuak Odietako Udalaren erantzukizunekoa den fitxategi batean sartuko dira. Interesatuekin harremanetan jartzeko eta haien eskaerei eta iradokizunei erantzuteko erabiliko dira. Web gunearen bitartez egiten diren tramiteetarako ere erabiltzaileak datuak eman beharko ditu, eta datu horiek udalaren fitxategietan gorde ahalko dira eskatu den tramitearen arabera. Erabiltzaileak edozein momentuan bere datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien kontra egiteko eskubidea dauka, idatziz udal bulegoetan eskaturik eta NANaren kopia aurkezturik.
  1. INFOLOCAL 012 zerbitzuaren datu babesa.Bizilagunekiko komunikazioa errazteko eta tokiko bizitzan parte-hartzea sustatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko  6/1990 Foru Legearen 92.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Udalak 012 Infolocal zerbitzua dauka eta horren bidez hainbat tramite egiten ahal dira, hala nola, erreziboak ordaintzea, tramite administratiboak, galdeketak, hitzorduak, kexak, iradokizunak eta oharrak. Zerbitzua erabiltzeak datu pertsonalak bildu eta tratatzea dakar, eta datu horiek Udalaren erantzukizunekoa den fitxategi batean gordetzen dira helburu desberdinekin. Titularrak datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien kontra egiteko eskubidea izanen du udal bulegoetan”.

ERANTZUKIZUN MUGATUA

  • Atari honetan jasotzen da Odietako Udalak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez bildutako informazioa. Hala ere, Odietako Udalak ez du atariaren edo bere edukien gaineko berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Udalak ez du bermatzen atariko orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direla.
  • Odietako Udalak ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik; sistema informatikoetan sortutakoak, birus informatikoak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindako kalteak barne. Odietako Udalak informazioaren baieztatze idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.

ERABILERA MUGATUA

Atari honetako informazioa erabiltzerakoan, kasuan kasuko arauak beteko dira. Odietako Udalak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

BESTELAKO BALDINTZAK

  • “Atari” terminoak, erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “webgune” esan nahi du.
  • Odietako Udalak beretzat gordetzen du edozein unetan atari honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.
  • Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu.
  • Ataria erabiltzeak berekin dakar aurreko Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.