Olentzero 2019

Aurten ere, eguberriak direla-eta, Olentzeroren etorrera ospatu eta egun horretaz gozatu nahi dugu bailarako bizilagun guztiekin.

Abenduaren 16an, igandearekin, eguerdiko 11:30etan Santurben elkartuko gara Olentzeroren eskutitza uzteko eta gosaltzeko.

Abenduaren 24an, Anotzibarren 17:30etan eginen den txokolatadan parte-hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu, eta 18:30etan Olentzerori harrera egitera aterako gara. Ondoren Olentzerok opariak banatuko die haurrei.

Gai honekin loturiko edozein ekimen kudeatu nahi duten gurasoek udalarekin harremanetan jarri daitezke 9:00etatik 14:00etara, abenduaren 21 arte.