Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

San Urbano 2020 erromeria bertan behera uztea erabaki da

Bizilagun agurgarriak:

Ondo dakizuenez, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiak eta, horren ondorioz, martxoaren 14ko 463/20 Errege Dekretuak eta hura garatzeko gainerako arauek onartutako alarma-egoerak eraginda, erakunde publikoak eta, bereziki udalak, behartuta gaude herritarrei osasun-neurri batzuk, betetzera eta betearaztera, pandemiaren kutsatze eta hedapen oro saihesteko.

Gauzak horrela, eta aurten maiatzaren 25erako eta 31rako aurreikusita dauden 2020ko San Urbano ospakizunei dagokienez, hartu beharreko arreta-neurriak (pertsona-kopurua mugatzea, pertsonen arteko bereizketa, etab.) oso zailak izango lirateke betearazten eta kontrolatzen.

Horregatik guztiagatik, eta erabakia azken unera arte hausnartu eta kontsultatu ondoren, Odietako Udaleko Alkatetzak 2020ko San Urbanoko Egunaren ospakizunak bertan behera uztea erabaki du, asko sentituz, auzotarren eta bisitarien artean tradizio handiko festa delako.

Aurtengoa ohiz kanpokoa izango delakoan, eta datorren urtean berriz bilduko garela itxaropenik handienarekin, adeitasunez agurtzen zaituztet,

Alkatea

Alberto Urdaniz Elizondo

 

Erripa, Odieta, 2020ko maiatzaren 13a.