ALKATETZAREN BANDOA
ALBERTO URDANIZ ELIZONDO, ODIETAko Udalaren alkateak, adierazitako egunean, honako bando hau eman zuen,
BANDOA:
PARTE-HARTZE PLANA, Odietako Udal Plan Orokorraren Zehaztapen Egituratzaileen Aldaketa izapidetu eta onartu aurretik. Aldaketa horren bidez, Odietako udalerriko lurzoru urbanizaezineko kategorietan energia berriztagarrien azpiegiturak (parke eolikoak, eguzki-baratzeak) ezartzea arautu nahi da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (LAHFLTB) onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluaren edukia betez, eta Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari Buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legerekin bat, ODIETAko udalerriko bizilagun guztiei eta gainerako interesdunei honako hau jakinarazten zaie:
.- Gaur egunetik aitzina, “Odietako Udal Plan Orokorraren Zehaztapen Egituratzaileen Aldaketa, Odietako udalerriko lurzoru urbanizaezineko kategorietan energia berriztagarrien azpiegiturak (parke eolikoak, eguzki-baratzeak) ezartzeko araudia” izeneko hirigintza-dokumentua izapidetzen hasiko da, Odietako Udalak berak sustatuta.
.- Agiri tekniko hori, interesa duten pertsonek, KONTSULTATU ahal izango dute udalaren web orrian eta Udalaren bulegoetan.
.- Udalak osoko bilkuran hasiera batez onetsi baino lehen, gaur egunetik aitzina, HERRITARREN PARTE-HARTZE prozesua irekitzen da abuztuaren 31ra arte, larunbata, egun hori barne, interesa duten guztiek iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira aurrez aurre Odietako Udalaren Erregistroan, eta telematikoki haren egoitza elektronikoan, eta, era berean, legeak ezartzen dituen prozeduren bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa).
.- Halaber, Bando honen bidez interesa duten pertsona eta entitate guztiei DEI EGITEN zaie bilera batera, non proiektua idatzi duen taldeak parte hartuko duen. Bilera UZTAILAren 30ean, asteartearekin, izanen da 18:00etan, Odietako udaletxean, San Sebastian kalea 107, 31799, Erripa (ODIETA), eta haren helburua izanen da proiektuaren edukia AZALTZEA, planteatzen ahal diren galderak eta zalantzak argitzea eta aldaketaren dokumentua bateratzea.
Erripan, ODIETAn, 2024ko ekainaren 28an.
Alberto Urdaniz Elizondo, Odietako alkatea.