PRIBATUTASUN-POLITIKA
Odietako Udala (aurrerantzean, Udala) pribatutasun politikarako agiri hau prestatu du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko.
Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen ordezkariarengana dpd@odieta.es bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion.
Gomendagarria da datu pertsonalak web galdetegien bidez edota udal-bulegoetan eskura daudenen bidez eman aurretik, erabiltzaileak Oinarrizko Argibidea arretaz irakurtzea, galdetegietan laburbildurik ageri baita. Erabiltzaileak edonoiz eskura ditzake argibide gehiago, pribatutasun politika honetara joz.
Nor da tratamenduaren arduraduna?
Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Odietako Udala/Ayuntamiento de Odieta da.
Udalaren helbidea: San Sebastian Kalea 107 p.k.31799 Erripa, Odieta (NAFARROA)
Telefonoa: 948 30 72 58
Harremanetarako helbidea: dpd@odieta.es
Zer xederekin tratatzen dira zure datuak?
Udalak hainbat xederekin tratatzen ditu datu pertsonalak; xede bakoitza Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokio; eskura daude DATUEN BABESA, TRATAMENDU-JARDUEREN ERREGISTROA atalean.
Jarduera bakoitzean, tratamenduaren xedea adierazia dago.
Ez da beharrezkoa interesdunek web orriaren bidez datuak ematea. Bertan adierazitako helbideetara mezu elektroniko bat bidal dezakete udal-zerbitzu desberdinetara joateko. Kasu horretan, Udalak bere datuak soilik erabiliko ditu eskaerei erantzuteko eta, hala badagokio, haiekin erlazionatutako informazio zehatzagoa eskaintzeko.
Zer oinarrik legitimatzen du datuen tratamendua?
Datuak lege-betebeharrak betetzeko tratatzen dira, betiere interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera; halaber, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.
Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzerako lege-oinarria kontsultagai duzu tratamendu-jardueren erregistroan, DATUEN BABESA atalean eskura dagoena.
Zenbat denboraz gordetzen ditu udalak datuak?
Oro har, emandako datu pertsonalak jasotzen diren helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira. Hala ere, Udalak artxibo eta dokumentazioari buruzko foru-araudia bete behar du, eta, bereziki, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 14ko 51/2016 Foru Agindua, toki-entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituena.
Tratamendu bakoitzari eragiten dion gordetze-irizpidea kontsultatzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora, DATUEN BABESA atalean eskura dagoena.
Nori jakinarazten zaizkio datu pertsonalak?
Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta.
Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzerako hartzaileak kontsultagai dituzu tratamendu-jardueren erregistroan, DATUEN BABESA atalean eskura dagoena.
Halaber, hirugarrenek izanen dituzte datu pertsonalak eskura, baldin eta Udalak haiekin kontratatzen badu datuen tratamendua dakarren zerbitzuren bat. Kasuotan, kontratu batean oinarriturik eginen da sarbidea. Kontratuak berme guztiak izanen ditu barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Zein da datuen jatorria?
Oro har, Udalak tratatzen dituen datuak interesdunak berak emandakoak dira; hala ere, interesdunarengandik ez datozen beste datu tratamendu batzuk tratamendu jardueren erregistroan zehazturik daude.
Nor da datuak babesteko ordezkaria?
Datuak Babesteko Ordezkaria (DPD) pertsona fisiko edo juridiko bat da eta eginkizun hauek ditu: araudia betetzen ari ote den gainbegiratzea; arduraduna aholkatzen du datu pertsonalen babesari dagokionez; eta oinarrizko eskubide hori betetzen dela bermatzea. Datuak Babesteko Ordezkariak ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunen betekizunean eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzera behartua dago.
Udalak Datuak Babesteko bere Ordezkaria izendatu du. Edonor jar daiteke harekin harremanetan datuak tratatzeari buruzko zalantzak argitzeko edota dagozkion eskubideak erabiltzeko edota arlo horri buruzko iradokizun nahiz erreklamazio oro egiteko. Interesdunak erreklamazioa egin dezake huraxe Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, Datuak Babesteko Ordezkariak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio interesdunari, huraxe jasotzen denetik aurrera, zer erabaki hartu den erreklamazioari buruz.
Udalaren helbidea erabili beharko da ordezkariarekin harremanetan jartzeko, dela helbide elektronikoz (dpd@odieta.es), dela posta arruntaz. Helbidea politika honen hasieran adierazia dago. (Datuak Babesteko Ordezkariarentzat).
Zer eskubide dituzte interesdunek?
Interesdunek eskubide hauek erabil ditzakete:
Datuak eskuratzeko eskubidea | Informazioa eskuratzeko eskubidea Udalak interesdunaren datuak tratatzen ari den edo ez jakiteko, eta tratatzen ari bada, zertarako, zer kategoria duten tratatzen diren datuek, noiz arte gordeko dituen, datuen jatorria, eta erabaki automatizaturik ote den, profilak osatzea barne. |
Datuak zuzentzeko eskubidea | datu pertsonal okerren edo osagabeen zuzenketa lortzeko eskubidea. |
Datuak ezabatzeko eskubidea |
datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, betiere inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
|
Aurka egiteko eskubidea | tratamendu jakin bati aurka egiteko eskubidea, interesdunaren egoera partikularrarekin lotutako arrazoien ondorioz, tratamendua ordezkariaren interes legitimoan oinarritua dagoenean. |
Eramangarritasun eskubidea | Udalari emaniko datuak formatu egituratu batean jasotzeko eta beste ordezkari batengana bidaltzeko eskubidea, betiere bi inguruabar hauek gertatzen direnean:
|
Mugaketa eskubidea | Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, betiere baldintza hauetako bat betetzen bada:
|
erreklamazioa aurkezteko eskubidea |
|
Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:
- Udal bulegoetara joanda edota posta arruntaz eskatuta: San Sebastian Kalea 107 p.k.31799 Erripa, Odieta (NAFARROA)
- Datuak babesteko ordezkariarengana joz: dpd@odieta.es
Tratamendu-jardueren erregistroa
2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 30. artikuluarekin bat etorriz, Udalak bere ardurapean egindako tratamendu-jardueren erregistro bat eraman eta eguneratuta eduki beharko du, formatu elektronikoan, eta honako hauek jasoko ditu:
- Tratamenduaren arduradunaren eta DPZren izena eta harremanetarako datuak.
- Tratamenduaren helburuak.
- Interesdunen kategorien deskribapena.
- Datu-kategorien deskribapena.
- Hartzaileen kategoriak.
- Datuak hirugarren herrialdeetara transferitzea, datuak identifikatuta eta berme egokiak dokumentatuta.
- Ahal denean:
- Datu-kategoriak ezabatzeko aurreikusitako epeak.
- Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien deskribapen orokorra.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen 6. Bis artikuluaren arabera, erregistroa argitara eman beharko da; horrenbestez, interesdunen eskura dago web honetako “DATUEN BABESA” atalean.