IRUZURRAREN AURKAKO POLITIKA
Iruzurraren aurkako salaketen kanala:
Iruzurra edo irregulartasuna eragin dezaketen gertakariak salatu nahi badituzu, Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez, Odietako Udalak horretarako gaitutako kanala erabil dezakezu. Esteka honen bidez eskura dezakezu kanal hori:
https://www.odieta.es/eu/canal-de-denuncias-antifraude/
Era berean, jakinarazten da dokumentu honetan bertan ezarritako prozedurez gain, edozein herritar edo enplegatu publikok ustezko iruzurrezko egitateak jakinarazi ahal izango dizkiola NSNri, zerbitzu horrek web-helbide honetan horretarako gaitutako “Infofraude” kanpo-salaketen kanalaren bidez:
https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx
A) Odietako Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko abenduaren 12an egindako ohiko bilkuran, korporazioko legezko kide-kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin honako hau erabaki zuen:
1, 1. Iruzurraren aurkako Plan bat eta horren eranskinak onartzea, Odietako Udalak Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan dirulaguntzak emateko deialdietan parte hartzeari dagokionez.
http://www.odieta.es/wp-content/uploads/sites/96/2023/12/Plan-antifraude-CSV.pdf
2.- ODIETAko Udalaren iruzurraren aurkako borrokari buruzko erakunde-adierazpena, Planaren V. eranskinean jasoa, onartzea.
http://www.odieta.es/wp-content/uploads/sites/96/2023/12/Declaracion-institucional.pdf
B) Iruzurraren aurkako batzordea eratzea:
Anotzibar, Gaskue, Gelbentzu eta Latasako kontzejuetako argiteria publikoaren instalazioa gaur egun eskasa eta energia-kontsumo handikoa da. Hori dela eta, Odietako Udalak beharrezko obrak egin ditu dauden luminariak LED motako luminariekin ordezteko erregulazio-sistema adimendun batekin. Puntuz puntuko erregulazio-sistema bat da, non luminaria bakoitzaren fluxua nahi den proportzioan kontrola daitekeen, fluxu nominalarekiko ehunekoaren arabera.
Proiektu horrek erronka demografikoa duten udalerrietan (DUS 5000 PROGRAMA) energia garbiko tokiko proiektu berezietan inbertsioak egiteko laguntzak jasotzen ditu, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Inbertsioa, guztira, 49.611,25 eurokoa da, eta laguntzaren zenbatekoa 42.169,54 eurokoa.