Ayuntamiento de Odieta / Odietako Udala

15/09/2025

Odietak bere energia komunitatea sortzeko bideari ekin dio

Ba al zenekien eredu energetiko iraunkorragoa eta bidezkoagoa lortzen lagun dezakezula eta, gainera, argiaren fakturan aurrezpena izan dezakezula? Hori da energia komunitate baten funtsa: energia modu kolektibo, demokratiko eta jasangarrian kudeatzea.

Energia komunitateek aukera ematen dute hiritarrek, jarduera ekonomikoek, udalek, eta beste eragile publiko zein pribatuek elkarrekin energia berriztagarria sortzeko (adibidez, udal-eraikinetako eguzki-panelekin) eta parte hartzen dutenen artean banatzeko. Baina aurrezpen ekonomikotik harago doaz: kohesio soziala, energia burujabetza eta ingurumenarekiko konpromisoa ere sustatzen dituzte.

Odietak lehen urratsa eman du herritar guztientzat saio irekiak antolatuz. Odietako herriak eta Udalak energia-komunitate bat sustatzeko eta sortzeko prozesu partehartzailea jarri du martxan.

Horretarako, sei saio ireki antolatuko dira Odietako bizilagunentzat, orokorrean udalerriaretzat energia-eredu garbiago, bidezkoago eta tokikoago bat elkarrekin eraikitzeko.

Saioetan interesa duen orok parte hartu dezake, oro har: hiritarrek, elkarteek, jarduera ekonomikoek, eta abar.