Ayuntamiento de Odieta / Odietako Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Historia

Udalerriaren izena transmitituz joan da XII. Mendetik, aldaketarik gabe, salbuespen bakarra “Val de Hodieta” garrantzirik gabekoa da. Bailara honi izena ematen dion “Odieta” terminoak “sakana” edo ibaiaren “hertsigune” esan nahi du.

Oso berri historiko gutxi dago bailarari buruz. Badakigu Iruñeko Jerusalengo San Juan eta katedraleko ospitale-orden erlijiosoek sailak izan zituztela Anozibar, Ziaurritz, Gaskue, Ostitz eta Erripan, Erdi Aroan.

957. urtean, Gartzia Santxez I.a Erregeak Ziaurrizko Santa Krutz eliza Donemiliaga Kukulako monasterioari eman zion, eta 1071. urtean Erripako San Migel monasterioak Leireko San Salbadorrekin bat egin zuen.

Cabo de Armeria” delako bi jauregi zituen bailarak, Ziaurrizkoa eta Erripakoa; baina, soilik azken horrek segitzen du zutik, Ziaurrizkoa desagertu baita erabat. Barruti osoan gurtzeko irekia dagoen baseliza bakarra S. Urbanorena da. Aldiz, Anozibarko San Pedro eta Erripa-Gendualingo San Juan Xan baselizen inguruko harresia besterik ez da gelditzen, duela urte batzuk sute batek suntsitu baitzituen.

Antxo Azkarra erregeak forua eman zion, eta errege-altxorrari ordaindu beharreko petxak eta zergak arautu zituen, idazki honetan jasotzen den moduan: “los villanos propios por diferentes conceptos, los assaderos pro cena, las mujeres viudas, los villanos solariegos, los villanos estates en villas encartadas fuera del valle pero con posesiones en él, y los escusatos propiedad de infanzones“.

Gelbentzuko errektorea aukeratzeko bizilagunek bi hautagai proposatu zituzten, Juan Erripakoa eta Juan Gaskuekoa. Kasua erabakitzeko elizbarrutiko epaimahaiak esku hartu zuen, eta prozedura iraun zuen bitartean, hautagaiak elkar deskalifikatzen aritu ziren. Gaskuek bere akusazioetan datu historiko bat eman zuen, 1512ko abenduan Albreteko Juan erregearen armadari eraso egin zioten lekuari buruz.

Tradizioz esan izan da atzeguardia Belateko mendatean zegoela. Handik zihoazen alemaniarrak eta frantsesak ihesi, nekez mugara iritsi nahian, Iruñea eta Erresuma birkonkistatzeko ahaleginean huts egin ondoren, eta berekin zeramatzaten Gipuzkoarrek kendu zizkieten hamabi artilleria-pieza ezagunak.

Gaskueko Juanen esanetan, gertakaria Garragana izeneko aldean izan zen, Orin edo Ocin mendian, eta gertakari horretan Juan Erripakoak parte hartu zuen aktiboki, alemaniarrak eta frantsesak hil zituzten gizonen buru gisa, eta harrapatutakoa haien artean banatu zuten. Berri horren arabera, ekintza militarra Odietako bailararen lurraldean gertatu zen, eta Erripatik hurbil.

Nafarroako beste bailara batzuetan bezala, Antzinako Erregimenean gurea diputatu orokor baten bidez gobernatu zen, eta herri bakoitza errejidore baten bidez. Mende honen hasieran hiru irin-errota zegoen (Latasa, Erripa, Gendulain eta Ziaurritz).