Natura eta xendak
Natura
Odietako bailararen eguraldia subatlantiar motakoa da. Eskualde eta eguraldi horretan ohikoa den bertako landaretza. Nafarroako eskualde hezearen barnean sartzen da, pagadiak mendialdean, 600 metrotatik gora, eta hariztiak bailararen beheko aldeetan.
Baso-berritzeak 152 hektarea hartu zituen eta batez ere Austriako larizio pinuak landatu ziren.
Odietako barrutiak dituen 2.410 hektareaetatik gutxi gorabehera erdia zuhaitzek eta basoek hartzen dute (1.149 hektarea), eta beste erdia larreen (969 hektarea) eta laborantzaren artean banatzen da, bereziki bazka, laboreak, patatak eta barazkiak, eta mahasti gutxi batzuk. Pixkanaka-pixkanaka, laborantza horiek galduz joan dira, nahiz eta herri batzuetan oraindik artoa egiten den.
Abeltzantza bere garaian oso garrantzitsua izan zen; gaur egun, berriz, esne-behiak hazten dituzten behitegi gutxi batzuk besterik ez dago. Garrantzi gutxiagokoak dira haragitarako behien, behorren eta ardien ustiategiak, bailaran zehar sakabanaturiko ehuneko batzuk bakarrik.
Erliebe hau osatzen duten substratu mineralek eta bertan izaten diren formazioek bereganatzen dute eskualde honetako interes geologikoa: bereziki flysch ozeanikoa eta kare-harrizko tuparriak, Ziaurritz eta Gaskue arteko antiklinalean ikus daitekeen bezala.
2007. urtez geroztik Odietako bailarako herri bakoitzean herriak lotzen dituzten bidexkak erakusteko panelak daude. Ikasteko eta ibiltzeko errazak dira bide horiek, ez baitute inolako zailtasunik.