Ayuntamiento de Odieta / Odietako Udala

Helduentzako ipuin-kontaketa musikatua (euskeraz): ONGI ETORRI (Amelie Elizagoien eta Itziar Olague)

28/11/2025

Gure herriko tabernak Ongi Etorri izena zuen. Mundua Ongi Etorrin hasi eta bukatzen zen. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen … Eta orain, gonbidatu nahi zaituztegu, biola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, txoko txiki hartako unibertsoa ezagutzera.