Ayuntamiento de Odieta / Odietako Udala

Albisteak

Foto noticia - Euskara zu zara: Mintzapraktika taldeak

Euskara zu zara: Mintzapraktika taldeak

04/11/2025

Mintzapraktika taldeak batzen hasi dira, animatuko zara? Bidali whatsappa, pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan > http://emanizena.praktikatu.eus/ Parte hartzea DOHAINIK da, eta izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatuko ditugu.

Foto noticia - Irakurle txikien kluba 2025-2026

Irakurle txikien kluba 2025-2026

24/10/2025

Irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurtzeko ohitura hartzeko txikitatik hastea komeni, zenbat eta lehenago are eta hobe. Zentzu horretan, IRAKURLE TXIKIEN KLUBA egitasmoa jarri du martxan Ultzamaldeko Euskara Zerbitzuak.    Joan den urtean Euskara Zerbitzuak egindako proba pilotua du oinarri IRAKURLE TXIKIEN KLUBAK. Ordukoan parte hartu zuten familiek oso balorazio positiboa egin zutenez, proba hura proiektu bihurtu eta eskaintza […]

Foto noticia - Ultzamaldeko III Berdintasun Plana

Ultzamaldeko III Berdintasun Plana

08/10/2025

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2025eko urriaren 2an onetsi zuen Ultzamaldean Berdintasuna sustatzeko III Plana. Lankidetzan oinarritutako prozesu parte-hartzaile baten bidez diseinatu da, eta 2026tik 2032ra egongo da indarrean. Berdintasunerako-III-PLANA_Ultzamaldea

Foto noticia - Odietak bere energia komunitatea sortzeko bideari ekin dio

Odietak bere energia komunitatea sortzeko bideari ekin dio

15/09/2025

Ba al zenekien eredu energetiko iraunkorragoa eta bidezkoagoa lortzen lagun dezakezula eta, gainera, argiaren fakturan aurrezpena izan dezakezula? Hori da energia komunitate baten funtsa: energia modu kolektibo, demokratiko eta jasangarrian kudeatzea. Energia komunitateek aukera ematen dute hiritarrek, jarduera ekonomikoek, udalek, eta beste eragile publiko zein pribatuek elkarrekin energia berriztagarria sortzeko (adibidez, udal-eraikinetako eguzki-panelekin) eta parte […]

Foto noticia - TOKI GARAPENEKO AGENTZIA: VALLES-IBARRAK ESKUALDEA

TOKI GARAPENEKO AGENTZIA: VALLES-IBARRAK ESKUALDEA

12/06/2025

Valles-Ibarrak eskualdeko Toki Garapenerako Agentziak aurrez aurreko aholkularitza eta arreta zerbitzua eskaintzen du Ultzamaldean. Zer zerbitzu eskaintzen dira? – Ekintzailetzari laguntzea eta enpresak sendotzea – Tokiko dinamizazioa eta garapen iraunkorra – Landa-merkataritza dinamizatzea – Kudeaketa energetikoa – Landa garapeneko programen kudeaketa (LGP) Lekua: Larraintzarren (Ultzamako Udala) asteazkenero 08:30etatik 14:00etara. Partikularrentzat eta enpresentzat aurretiko hitzordua eskatzea […]

Foto noticia - Inkesta: Zer da klima-aldaketa eta nola eragiten digu?

Inkesta: Zer da klima-aldaketa eta nola eragiten digu?

27/05/2025

  Odietako Udala Klima eta Energia Plan bat lantzen ari da. Gure udalerriko herritarrek klima-aldaketaren fenomenoari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko, inkesta hau egiten dugu esteka honen bidez: https://arcg.is/1G5K081. Inkesta uztailaren 15era arte egongo da zabalik.

Foto noticia - JENDAURREKO INFORMAZIOA: “As de guía 4” (1251-CE), “Ballestrinque 4” (1252-CE), “Carraca 4” (1253-CE), “Ballinger 4” (1254-CE), “Carabela 4” (1255-CE), “Margarita 4” (1288-CE) eta “Cote 4” (1289-CE) haize-parkeak, Olaibar, Odieta, Esteribar eta Anueko udal-mugarteetan.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: “As de guía 4” (1251-CE), “Ballestrinque 4” (1252-CE), “Carraca 4” (1253-CE), “Ballinger 4” (1254-CE), “Carabela 4” (1255-CE), “Margarita 4” (1288-CE) eta “Cote 4” (1289-CE) haize-parkeak, Olaibar, Odieta, Esteribar eta Anueko udal-mugarteetan.

06/05/2025

83. ALDIZKARIA – 2025eko apirilaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK JENDAURREKO INFORMAZIOA: “As de guía 4” (1251-CE), “Ballestrinque 4” (1252-CE), “Carraca 4” (1253-CE), “Ballinger 4” (1254-CE), “Carabela 4” (1255-CE), “Margarita 4” (1288-CE) eta “Cote 4” (1289-CE) haize-parkeak, Olaibar, Odieta, Esteribar eta Anueko udal-mugarteetan. Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren […]